SEADen Lagunen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena onetsi da

Udalak 320.000 euro jarriko ditu lankidetza-programetarako

 Udal gobernuak Arabako SEAD-Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du; horren bidez, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 320.000 euro jarriko ditu 2020an lankidetza-programak garatzeko.

Zehazki, bost proiektu finantzatuko dira hitzarmen horren bidez:

  • Erizaintzako eskola sendotzea. Eskola horren jarduna erraztu nahi da, errefuxiatu-kanpamentuetako osasun sistemaren funtzionamendua bermatuko duten erizainak prestatzeko.
  • Saharako emakumeen ahalduntzerako gaitasunak indartzea. Saharako emakumeen ahalduntzeko helburua du proiektuak. Aurten generoaren arloko prestakuntza eta ikerketa programa bat abian jartzea, Dajlako lanbide heziketako eskolari laguntzea eta COVID-19arekin lotutako kit higienikoak banatzea aurreikusi da.
  • Elikadura- eta nutrizio-segurtasuna hobetzea. Batetik, moringa ekoitzi eta moringa-hostoen hautsa lortzeko prozesatzea da helburua, bularra ematen ari diren emakumeen anemiari aurre egiteko erabiltzen baita, eta bestetik, kanpamenduetako nekazaritza-granjan ekoitzitako arrautzak erosi eta banatzea.
  • Gazteria plana. Aisia eta denbora librea. Bi ildotan lan egingo da: SEADen Gazteria eta Kirol Ministerioko Gazteria Zuzendaritza ekipatzen laguntzea, eta aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eta kanpamenduetako eskaut taldeari laguntzeko jarduerak.
  • Zerbitzu publikoetako pizgarrien sistemari laguntzea, Lankidetza Ministerioko langileentzako pizgarriak (soldata txikiak) ordainduz.

Hitzarmena sinatzeaGaur goizean bertan sinatu da hitzarmena, Lankidetzako zinegotzi Jon Armentia eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteko lehendakari Mariló Ruiz de Galarreta bertan zirelarik.

 

(Fuente: Ayto.Vitoria-Gasteiz-2020/10/30)