SAHARA GARA JAIALDIA BUELTAN DA

2020 urtean ospatzeko aukerarik izan ez ostean, 2021ean bueltan da Zarauzko Sahara Gara jaialdia. Ekimen hau Saharautz Elkartearen eta Zarauzko Udalaren elkarlanetik sortu da eta Euskal Fondoaren eta Sahararren Aldeko Gipuzkoako Elkartearen laguntza jaso du.
“Oso pozik gaude aurten jaialdi hau antolatu ahal izan dugulako” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziak. “Pasa den urtean ezin izan genuen antolatu, baina aurtengo Sahara Gara inoiz baino oparoago dator

Zoritxarrez, aurten ere, ezin izan dira Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako haurrak Zarautzera etorri. “Espero dugu datorren urtean berriro ere ‘Oporrak Bakean’ programa martxan jarri ahal izatea eta Saharautzi esker Zarautzen kanpamentuetako ahalik eta haur gehien hartu ahal izatea” aurreratu du Elolak.

Sahara Gara jaialdia egitarau oparoarekin itzuli da urte honetan eta urriaren 5ean emango zaio hasiera. Egun honetan Zarauzko Udalak harrera ofiziala egingo dio Frente Polisarioak EAEn duen Delegatuari, alegia, M. Limam Mohamed Ali-ri. Topaketa honi esker Saharan bizitzen ari den egoeraren berri izango dugu gertutik. Jarraian, “Sahara 40 urteko exilioa” argazki erakusketari hasiera emango zaio Merkatu Plazako lehen pisuan. Erakusketa hau ikusgai egongo da urriaren 21a bitartean.

Urriaren 19an, Fatma El Galia kazetari sahararrak lurralde okupatuetan emakumeek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketez hitz egingo du Modelo Aretoan egingo den hitzaldian.

Azkenik, urriaren 21ean, “Haizearen egia” dokumentala egongo da ikusgai Modelo Aretoan, eta jarraian mahai-ingurua antolatuko da filmaren inguruan hitz egiteko.

(Fuente: zarautzko udala-2021/09/30)