Moji omendu eta Saharako gatazkari ikusgarritasuna emateko eskatu dute Bermeon
Hilaren 16an Marokok egindako erasoak hil zuen brigadistaren heriotza «mingarria» dela aipatu du Besaldek gaur, Lameran egin duten elkarretaratzean. Bermeoko Udalak adierazpen bateratua onartu du, eta elkartasuna erakutsi dio saharar herriari eta haren legezko ordezkaria den Fronte Polisarioaren borrokari.