Jesus Garay (SEADen lagunak): «Polisarioak aukera guztiak jarriko ditu mahai gainean eta gerrara itzultzeko aukera ere hor dago»

Fronte Polisarioak 15. kongresua burutuko du abenduaren 19 eta 21a bitartean.

Abenduaren 19 eta 21aren bitartean, Fronte Polisarioak 15. kongresua burutuko du. Halaxe jakin genuen azaroan Gasteizen burututako Saharako Herriekiko Elkartasuna Koordinatzeko Europako 44. Konferentzian.

Hizpidean Fronte Polisarioaren historiaz mintzatu gara, 1975ean sortu zenetik eduki duen ibilbideaz eta bertan emakumeak izandako parte hartzeaz. Oraingoan, hainbat aspektu jarriko dira mahai gainean, su-etena barne. Beraz, Polisarioren ibilbidea zein izango den erabakiko da horretan.

Gaiaren inguruan hitz egiteko, SEADen lagunen elkarteko kide den Jesus Garay izan dugu Hizpidean.

(Fuente:Haba bedi-2019/12/17)