Dokumental onenaren saria jaso du ‘Laatash’-ek Elxeko Nazioarteko Zinema Jaialdian

Elena Molinak zuzendu du eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ekoiztu du errefuxiatu saharraren inguruko film laburra.

Laatash  (Egarria) filmak Elxeko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdian dokumental onenari saria jaso berri du. Hamalau minutuko film laburrean, Elena Molinak Tindufeko (Algeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetan ura kudeatzen duten emakumeen batzordeen lana jorratu du. Halaber, Aljeriako basamortuan pairatzen den egarriaz mintzatzen da, ur faltak eragindakoa, eta «askatasunaren eta menpekotasun gabeko bizitzaren egarriaz ere bai».

Molinaren zuzendaritzapean, grabaketan parte hartu zuten Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatutako Saharaz Blai ikus-entzunezko lehiaketaren irabazleek, elkarteko boluntarioek eta kanpamentuetako EFA Abidin Kaid Saleh zinema-eskolako ikasleek zein irakasleek.

Gasteizko Cortada eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izan ondoren, Laatash-ek hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, publikoaren saria eta epaimahaiaren film laburra onenari aipamen berezia Andorrako Ull Nu Festibalean.

Elxeko Nazioarteko Jaialdia Espainiako estatuko film laburren zinemaldi zaharrenetakoa da, eta ospe handia du.

(Fuente:Alea-2019/07/29)