‘Oporrak Bakean’ eta osasuntsu igarotzeko ume sahararrek harrera familiak behar dituzte Bidasoaldean
Udan 300 ume errefuxatu Euskal Herrira ekarri nahi ditu Tadamun elkarteak basamortutik. Neguan Elikagaien Karabanarentzat Bidasoaldean 10 tona bildu eta gero, Oporrak Bakean programa ere berrindartu nahi dute. Hondarribian 5 eta Irunen beste 2 baieztatu dituzte, baina harrera familia gehiago behar dira Mendebaldeko Saharako haurrak uda beroetatik aldentzeko.