Bigarren urtez jarraian ez da haur sahararrik izango gurean

Oporrak Bakean programa ez da aurten ere egingo. Alabaina, saharar haurrei sostengua adierazteko ‘Mezuak lainoetan’ izeneko kanpaina jarri dute martxan, «haiekin gaudela helarazteko». Itsaso Andueza Euskal Fondoko Saharako arduradunak haien irribarrea «faltako» dela adierazi du.

Pandemiak hala behartuta bigarren urtez Oporrak Bakean programaren baitan ez dira Algeriako errefuxiatuen kanpalekuko haur sahararrak gurean izango. Gainera, ez da bakarrik pandemiak behartuta izan, Mendebaldeko Saharan gatazka armatua piztu izanak ere ekarri du neurri batean haur horiek gurenaga ez etortzea.

Itsaso Anduezak, Euskal Fondoko Saharako arduradunak esan digunez bigarren urtez jarraian gurean ez izateak «asko suposatzen du». «Haurrek ezagutzen ez duten beste errealitateen berri jaso, medikura joan, bost otordu eduki… pilak kargatzen dituzte eta ekimen askotan parte hartu».

Pandemiari dagokionez, Anduezak esan du «txerto batzuk» iritsi direla, «beste herrialdeek nahi ez dituztenak». Informazio gutxi iristen zaie, han ere «gogor» jo duela badakiten arren zenbaterainoko errealitatea duten ez dakite.

Ikusita bigarrenez Oporrak Bakean ez dela egingo urtero bezala, erabaki dute ‘Mezuak lainoetan’ izeneko kanpaina martxan jartzea. Kanpaina sinbolikoa da, laguntza hunmanitarioaz gain beste esparruetan «behar gaituztelako». Herritarrei irudimena erabilita eta hodei bat erabiliz, mezuak igortzeko gonbidapena egin dute. Sare sozialetan edo posta elektroniko bidez bideo eta argazkiak bidaltzeko eskatu dute.

Horretaz gain, Fronte Polisarioak proiektu alternatiboa jarri du, materiala hara bidaltzeaz gain familiekin lanketa egiteko eta hausnartzeko programaren beharrak eta gabeziak.

(Fuente:naiz-2021/07/28)