Bat egin dugu 21. Korrikarekin!

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Euskadirako Saharar Ordezkaritzak bat egin dugu 21. Korrikarekin eta euskararen alde egingo dugu datorren apirilaren 14ean. Gasteizen amaituko den edizio honetan, saharar herriaren aldeko mugimenduak bere elkartasuna erakutsi nahi izan dio euskararen aldeko mugimenduari hiriburu arabarreko kilometroetako batekin, SETEM-ekin partekatuko duguna.

Hiru erakundeak goiz batuko gara euskararen jaiari, goizeko 09:13etan. 2490. kilometroan zehar eramango dugu lekukoa, Baiona eta Girona kaleen artean (Ibaiondon).

‘Klika’ lelopean abiatuko da 21. Korrika apirilaren 4ean Garesetik, Nafarroan, eta 11 egunez 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu Euskal Herrian zehar Gasteizera heldu arte.

Animatu gurekin korrika egitera! Tipi tapa, tipi tapa, Korrika!

Arabako SEADen Lagunen Elkartearen, Euskadirako Saharar Ordezkaritzaren eta SETEM-en kilometroa

Zein: 2490. kilometroa

Non: Baiona-Girona kaleak, Ibaiondo (Gasteiz)

Noiz: Apirilaren 14a, 09:13etan

(Fuente: Arabako SEADen Lagunen Elkartea-2019/04/04)