Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat taldeartekoak salatu du Salka Leili ekintzaileak jasotako erasoa

Taldeartekoak ohar baten bidez adierazi du Salka Leili ekintzailearekiko, herri sahararrarekiko eta bere borroka legitimoarekiko elkartasuna

Asteartearen gauean apirilaren 30a, polizia marokoarraren hamabi kidek ekintzaile sahararra jo zuten Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoaren (RASD-aren) bandera altxatzeagatik, manifestatzen  zenean Aaiungo okupatutako hiriko kale batean, NBEko Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Misioaren agintaldiaren luzapenaren gaineko Segurtasunerako Kontseiluko bozketagatik (MINURSO). Gertaera horren aurrean, hirian okupazio-indar marokoarren presentziaren gehitzea gertatu zen.

Kontseiluan egindako bozketan zehar (16:00ak inguruan), saharar talde bat Smara hiribidera atera zen, hiriko erdigunean, bertan manifestari kopuru zehaztugabe bati eraso egin zioten, eta atxilotuak izan ziren, haien artean Salka Leili zegoen.

Salka Leili ekintzaile saharar ezaguna da eta 2017an Giza Eskubideen Defendatzaileak  Babesteko Euskal Programan parte hartu zuen. Programa, CEAR-Euskadik kudeatua, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak zuzenzen du eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, unibertsitateen, erakunde eta gizarte-mugimendueen laguntza du, baita Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearena ere.

Gertaera horien aurrean:

Saharako aktibistak eta beste manifestari baketsuek Marokoko Indar Laguntzaileen aldetik jasandako erasoak SALATZEN DITUGU, baita okupazioa ere.

BERRESTEN DUGU saharar herriaren eskubide besterenezina, iraunkorra eta baldintzarik gabekoa, autodeterminazio askeari eta aberastasun eta baliabide naturalen subiranotasunari buruz.

ETA ESKATZEN DUGU:

– Sahararren aurkako eraso guztien amaiera, eta protesta baketsuaren oinarrizko eskubidea gauzatzeko berme osoak.

– NBEko Segurtasun Kontseiluak eraso horien aurrean bere iritzi argia agertu dezala eta NBEek bake prozesua bultza dezala.

– MINURSOren mandatuaren barne sar dadila Saharar biztanleen giza eskubideak babesteko agindu esplizitua.

– Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioarekin konpromiso irmoa. Prozesu horrek autodeterminazio erreferendum batekin baino ezin du bukatu. Errefendum horrek Saharako Herriaren borondate librea eta benetakoa ziurtatu beharko luke, Afrikako Batasunaren erabakiak eta Nazio Batuen ebazpenak aplikatuz.

(Fuente: Eusko Legebiltzarra-2019/06/07)