100 tona premiazko produktu, Sahararantz

SEADen Lagunen Elkarteak, Saharako errefuxiatuei bidaltzeko, behar-beharrezko produktuen bilketa egin du azken egun hauetan hainbat merkataritza gune eta ikastetxetan. Guztira, 100 tona janari eta konpresa jasotzea lortu du; hori guztia Saharara eramango duen karabana bat abiatu zen atzo Donostiatik. Lau trailerrei agurra egin zieten festa txiki batean, bertsolari eta dantzariekin. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan lagundu duten guztiei.

(fuente:gara-2022/03/06)